Nork esan zuen gurea ez zela betiko?
zutaz oroitzen naiz bakoitzen,
gure azken momentuak etortzen zaizkit burura.
Enparantzatik pasiatzen naizenean,
eta bikoteak elkarrekin daudenean,
malkoak erortzen zaizkit begietatik,
zerutik euria erortzen den moduan.
Dena ahaztea, zutaz ahantzi,
gaurko ametsa, biharkoa, etzikoa,
gustiz beharrezkoa dena.
Behin lotu gintuena,
denboran zehar galdu egin da,
nere besoetatik ihesiz joan zaren bezala.
Oraindik ezinezkoa egiten zait,
egin zenidana, beste baten besoetan egotea,
nere egunerekoan idazten dudan bitartean.
Gutun bat idatzi nizun, postontzian ezin sartu,
zure erantzuna ezin jakin,
sentimendu estaliak dituzula badirudi.
Nork izan nintzen zuretzat?
hainbeste gau besarkatu egiten ginela,
eta gaur beste batekin maitatzen zarela.
Gau gehiegi daramat lo egin barik,
zu gabe ez dakit nola bizi,
gaurko ametsak, biharkoak, apurtutak daude niretzat.
Zutaz ahazteko asmoak, lagunen aholku zaharrak,
itxaropen galduak, guitarraren soinu hutsa,
abesti hau idazten dizudanean.
Oraindik ezinezkoa egiten zait,
egin zenidana, beste baten besoetan egotea,
nere egunerekoan idazten dudan bitartean.
Nitaz ahaztu, zutaz ezin ahaztu,
zurekin egotean sentitzen nituen tximeletak,
malkoen bidez ihes egin dute,
itsasontziek portutik aldentzen diren bezala.
Gau luzeak oraingoak,
zure izena errotulo guztietan ikusten dut,
kaletik ibilitzen naizenean.
Mezu bat zuretzat maitea,
izarren antzera desagertuko naiz zure bizitzatik,
gau ilun hauetan, beste besoen artean egingo dut lo.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario