Beldurra aldenduz

|
Zaila da esatea ezer ez dela betiko,
batez ere gogoratzen dudanean nolakoa izan zen gure lehenengo musua,
portale ilun horretan ezkutaturik geundenan, diskotekatik irtenda.

Begirada guztiak salatzen gintuen,
gure maitasuna ezinezkoa zen,
biok ondo genekien.

Baina nork esan zuen, nork maitatu behar genuen,
sexu bereko pertsonen artekoa, polita izan daiteke ere.

Jendea ezin ulertu zezan, gure arteko maitasuna,
pasatu genuen guztia, defendatu beharrezkoa dena.

Eta gaur demokraziaren bidean,
gure amets ezin beteak, egia bihurtu dira azkenean,
sinesgaitza dirudi, urte hauetan borrokatu duguna.

Euskadiko askatasuna, independentzia lortzea,
ez da herriaren arazo bakarra,
besteek bezala ez izatearen mespretxua,
desberdinak garenaren egunerokoa,
ezin jakin, imajinagaitza da bizi beharrezkoa.

Baina nola jakin gizarte honekin,
berekoiak egiten gaituena,
guk sufritu behar dugun guztia,
Jendearen isekak, barrutik akabatzen gaituena.

Askok erreza dela diote, beste pentsaera bat izatearena,
baina etxean bizi behar duguna, esaten dutenaren beldurra,
gure pertsonalitatea sortzen du, askotan gurekin bukatzen duen aldian.

Gure bizitza ilun bihurtzen da,
buru hiltzearen pentsamenduak ahul egiten gaitu,
zuek ezin jakin, txikitatik bizi behar duguna.

Indartsu egiten didan bakarra zutan pentsatzea da,
bai, elkarrekin geundenean, mundua geurea zen,
besteen hitzak, soinu hutsetan bihurtzen ziren,
ez zegoen beste ezer, zu ta nik, momentu bero horren jabeak.

Eta gaur demokraziaren bidean,
gure amets ezin beteak, egia bihurtu dira azkenean,
sinesgaitza dirudi, urte hauetan borrokatu duguna.

Elkarrekin gaueko besarkada guztiak,
amodioa egiten genuenean,
laztan sutsuak, ezer ez bazegoen moduan disfrutatzea.

Eta gaur demokraziaren bidean,
gure amets ezin beteak, egia bihurtu dira azkenean,
sinesgaitza dirudi, urte hauetan borrokatu duguna.

Denboraren menpean daude gure sentimenduak,
baina erraizun baldarrak alde batera utzita,
eskuak emanda ibili gaitezke, gran via osoan zehar.

0 comentarios: